Iparragirre jipoitu dute Alcala Mecoko funtzionarioek
Ibon Iparragirreren senideek atzo jakitera emandakoaren arabera, berriro jipoitu dute preso ondarrutarra. «Gertakariaren berri, egia esan, oso gutxi dakigu. Atzo bere modulu berean dagoen preso sozial baten emazteak amari deitu zion, eta espetxeko fun...
Iparra Galdu Baik plataformak atzo azaldu zuenez, gainera, preso ondarrutarra Alcala Mecoko erizaintza moduluan dago momentu honetan. «Ez dakigu zelan dagoen, ezta zer zauri dituen ere. Ez dugu beragaz berba egiteko aukerarik eduki eta».
Iparragirre erizaindegian zegoenaren berri, ostera, beste preso politiko baten bitartez eduki dute atzo. «Jakin dugunez, Manu Azkaraterekin batera dago Ibon. Manuren bikoteak eman dio horren berri Ibonen amari».