EkoFish proiektua ezagutzera emango dute hilaren 14a arte
Proiektuaren berri dakarren itsasontzia gaur helduko da Bermeora. 'Aita Guria' baleontziaren ondoan kairatuko dute. Zaborraren arazoa landuko duteEkoFish proiektua Bermeora iritsiko da, eta martxoaren 10etik 14ra bitartean, hainbat ekimen egingo dituzt...
Proiektuaren berri dakarren itsasontzia gaur helduko da Bermeora. ‘Aita Guria’ baleontziaren ondoan kairatuko dute. Zaborraren arazoa landuko dute
EkoFish proiektua Bermeora iritsiko da, eta martxoaren 10etik 14ra bitartean, hainbat ekimen egingo dituzte.Mater Itsasontzi Museoaren proiektua da, eta Bermeoko portuan egongo da aipatu egunetan. Jakitera eman dutenez, Aita Guria baleontziaren ondoan kairatuko dute.
Bizkaiko golkoan pilatzen den zaborraren arazoarekiko kontzientzia sortzeko helburuagaz, aurreko urteetan bezala, kanpaina ibiltaria martxan jarri dute ekofish proiektuagaz, eta euskal kostaldeko hainbat portutan egongo dira datozen asteetan.
Itsasertzetik gertu zaborra arrantzatzeko esperimentuen bidez, eta portuan bertan sentsibilizazio tailerrak antolatuz, herritarrak Bizkako Golkoan dagoen zaborraz ohartarazi nahi dituzte.
Proiektuaren bultzatzaileek zehaztu dutenez, 200 metroko sakoneran 50 milioi tona zabor baino gehiago daude; eta hondoan 50.000 tona daudela esan dute.
Giza jardueraren ondorio
Azaldu dutenez, giza jardueraren ondorioz sortutako hondakinek sortzen dute itsas zaborra hondakin horiek ur gainean gera daitezkela esan dute, edo hondoratu, eta itsas-korronte edo ibaien bidez itsasertzeraino iristen dira, eta hondartzetan eta itsasoetan amaitzen dutela zehaztu dute.