Gernika-Lumoko Udalak 121 aparkaleku berri eraiki gura ditu Tiloen pasealekuan, Santa Anako aparkalekua eta Urbietako kirol gunea batzen dituen zubitik gertu. Hala, hasi ditu horretarako lanak. Bertan zegoen etxe bat eraitsi dute, eta aldamenekoa ere eraistekoak direla jakitera eman du udalak. Hori eginda, eremu «libre eta laua» utziko dutela azaldu du.
Tiloen pasealekuan 121 aparkaleku egiteko, bertan zegoen etxea eraiki du udalak.
Aurreikusitakoaren arabera, guztira, 211.000 euroko gastua izango dute lan horiek, eta apirilaren bukaerarako edo maiatzaren hasierarako bukatu nahi dituzte.