GED-k Goirigolzarri, Mintegi eta Pamparacuatro bilduko ditu Lizeoan
Busturialdeko Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen eztabaida mahai gainean jarriko du zapatu honetan. Hain zuzen, politika eta ekonomia arloan adituak diren hiru gonbidatu bilduko ditu Gernika-Lumoko Lizeo antzokian: Xabier Goirigolzarri (EAJ), Laura Mintegi (EH Bildu) eta Elsa Pamparacuatro (Ahal Dugu-Podemos). 12:00etan emango dote hasiera Amaia Uribe kazetariak gidatuko duen mahainguruai.
Horren aurretik, Busturialdeko herri ezberdinetatik heldutako autoek kotxe karabana egingo dute Gernika-Lumon. Apirilaren 2an erabakitzeko eskubidea gauzatzera deitu gura dituzte herritarrak, eta 11.00etan aterako dira kotxeak Santana aparkalekutik.
Mahainguruaren ostean, txikien txanda izango da Pasealekuan. Xaiborren eskutik, dantza egiteko aukera izango dute, 13:30etik aurrera. Ostean, 14:00etan, talde argazkia aterako dute.