Berton elkarteak zapaturako antolatu du merke-merke azoka
Bermeoko Berton txiki-erdi enpresen elkarteak urtero antolatzen duen merke-merke azoka egingo du zapatuan. Beste behin ere, egun bakarreko azoka izango dela azaldu dute antolatzaileek, eta Taraskan bilduko dira herriko saltokiak, 10:00etatik 19:00etara...
Neguko merke-merke azokan, 15 saltokik parte hartuko dutela jakinarazi dute. Horietan, betiko moduan, mota askotako produktuak aurkitu ahalko dituzte bertaratutakoek; besteren artean, ume, gazte, gizon zein andrazkoentzako oinetakoak eta arropak, barruko arropak eta dekorazioa egongo dira aukeran.
«Merke-merke azokan kalitatezko produktuak eskuratu ahalko dira, prezio ekonomikoetan», azladu dute antolatzaileek.
Merke-merke azokaren bitartez, herriko dendak herritarrengana hurbiltzen direla uste dute Berton elkartekoek.