Astelehenean amaitu zen aurretik izena emateko epea. 122 korrikalarik izena eman dute mendi lasterketan, 246 pertsonak martxa luzean eta 92 pertsonak laburrean.
Domekan bertan ere
izena eman ahalko da, proba bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago.
Argazkia: Saltsamendi Kultur Elkartea.
Urdaibai Koparen lehen proba puntuagarria izango da. Lasterketan parte hartzen duten korrikalariek 21 kilometroko ibilbidea burutuko dute, 10:00etan Ibarruriko plazatik irtenda.
21 kilometroko mendi
martxa luzeko partaideak izango dira goiztiarrenak. Horiek 08:30ean ekingo diote ibilaldiari. Bestalde,
martxa laburra egitera doazenak 10:10ean aterako dira plazatik, eta 8 kilometroko ibilaldia burutuko dute.
Mendi martxen zein lasterketaren parte hartzaileentzat lau anoa postu ipiniko dituzte. Horietatik bitan janari zein edariak egongo dira, eta beste bietan edariak bakarrik. Halaber, amaieran pintxoak dastatzeko aukera izango dute.
Argazki lehiaketa
Argazki lehiaketa da
aurtengo berritasuna. Saltsamendi Kultur Elkarteko kideek azaldu dutenez, k
irola, lagunartea eta bertako paisaiez gozatzea saritu nahi dute. Horretarako, ibilbidean zehar ateratako argazkiak ibarrurikomendimartxa@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte argazki lehiaketan parte hartzen dutenek.
Jasotako guztien artean hiru opari berezi banatuko dituzte.
Edozein zalantza argitu, edo arazoren bat izanez gero,
ibarrurikomendimartxa@gmail.com helbidera mezua bidaltzeko eskatu dute. Halaber, probari buruzko informazioa
sites.google.com/site/ibarrurikomendimartxa eta
www.urdaibaikopa.eus atarietan dago.