1976ko martxoaren 3ko hilketak gogoratuko dituzte Lekeition
1976an Gasteizen hildako langileak omentzeko ekitaldia egingo dute barikuan, 20:00etan, Lekeitioko Eskolapean. «Egun horrek esangura berezia dauka Euskal Herriaren historian, bai iraganean, baina baita ere etorkizunera begira», adierazi dute antolatz...
«1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, langileriak inoiz jasan duen erasorik latzena jasan zuen», esan dute. Langileen eskubideen alde bi hilabete luzez greban egon ondoren, martxoaren 3an geldialdi orokorrerako deialdia egin zen, eta geldialdiak ia hiriko langile guztien babesa eduki zuen.
Zaramagako Asisko San Frantzisko elizaren barruan biltzarra egiten ari ziren milaka langileei gas negar-eragileak jaurti zizkieten poliziek, indarrez aterarazteko, eta, elizaren ate bakarretik irteten ziren eran, polizia kolpeka eta tiroka hasi zitzaien bereizketarik egin barik. 100 lagunetik gora zauritu zituzten, horietatik bost bertan hil ziren, eta hurrengo egunetako protesta egunetan beste hiru langile hil zituzten, Tarragonan, Basaurin eta Erroman.
«Batzuetan, memoria aldarrikatzen dugu, gertatutakoa berriz ez gertatzeko, baina martxoaren 3an gertatutakoaren memoria berreskuratu nahi dugu, gertatutakotik irakaspenak atera eta gaurko egunean ezartzeko. Izan ere, gaur, 1976 urtean bezala, gure herriak eta langileriak zapalkuntza gogorra bizitzen jarraitzen du».