Debabarrena Berritzen proiektua aurkeztuko dute bihar, Eibarren
Debegesaren eta Elhuyar Aholkularitzaren ekimenez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Debabarrena Berritzen proiektua jarriko da mar- txan.Eskualdeko berrikuntza sozialean eragin nahi du proiektuak. «Proiektuaren helburu nagusia da egungo e...
Eskualdeko berrikuntza sozialean eragin nahi du proiektuak. «Proiektuaren helburu nagusia da egungo erronka sozialei erantzun propioak eta egokiak emateko eskualdeko gaitasuna hobetzea eta berrikuntza sozialean ardaztutako dinamika iraunkor bat sortzea».
Egitasmoa martxotik azarora bitartean garatuko da, eta bihar emango dute ezagutzera, Debegesaren Eibarko egoitzan. Horretarako, askotariko eragileez osatutako topagunea antolatu dute, 09:00etatik 11:00etara bitartean. «Egitasmoaren berri emango da, eta zenbait esperientzia interesgarri ezagutzeko aukera ere egongo da, beraiengandik ikasteko»; Debabarrenean garatzen ari diren hainbat proiektu berritzaile ebaluatuko dira.
Biharko saioan parte hartzeko komunikazioa@debegesa.eus posta elektronikora idatzi edota 943-82 01 10 telefono zenbakira deitu behar da.