Apraizek profesionaletako azken partida jokatuko du bihar, Iruñean
2006ko abuztuan Gernika-Lumoko Santanape frontoian debutatu zuenetik 500 partidatik gora jokatu ditu gernikarrak. Arkupe Pilota Taldeak omenaldia egin gura dioAlexis Apraiz pilotari gernikarrak erretiroa hartuko du, eta bihar Iruñeako Labrit frontoian...
2006ko abuztuan Gernika-Lumoko Santanape frontoian debutatu zuenetik 500 partidatik gora jokatu ditu gernikarrak. Arkupe Pilota Taldeak omenaldia egin gura dio
Alexis Apraiz pilotari gernikarrak erretiroa hartuko du, eta bihar Iruñeako Labrit frontoian jokatuko du profesionaletako azken partida.Asegarceko atzelariaren bikotea Iker Arretxe izango da, eta Andoni Aretxabaleta markina-xemeindarra eta Iker Tainta barañaindarra izango dituzte aurkari. Bikote zein aurkari moduan izango dituen pilotariekin agurtzeko aukera duelako, pozik dago gernikarra.
Hain zuzen ere, Arretxegaz makina bat partida jokatu ditu, eta Aretxabaleta ere lagun handia du. «Bost urte daramatzat Aretxabaletagaz entrenatzen, hura eta Arretxe lagun handiak ditut», adierazi du Apraizek.
2006ko abuztuaren 18an Gernika-Lumoko Santanape pilotalekuan debutatu zuen profesionaletan Apraizek, eta ordutik 540 partida jokatu ditu.
Profesionaletan debutatu aurretik, baina, afizionatuetan 2006ko Bizkaiko Bikotekako Txapelketa irabazi zuen, eta 2005ean Antiguako eta Lezoko Bikotekako Torneoetan nagusitu zen.
Herrian hasi zuen profesionaletako ibilbidea, eta orain ere, gernikarren aurrean agurtzeko ilusioa duela azaldu du: «Arkupe Pilota Taldea udalagaz harremanetan jarri da hemendik bi astera omenaldi bat egiteko. Debuta ere herrian izan zen, eta polita izango litzateke herriko zaleen aurrean agurtzea».
Sarrerak
Biharko partidak ikustera joateko sarrerak 688 86 88 68 telefono zenbakira deituta erreserbatu daitezke. Halaber, bihar 12:30etik 13:30era bitartean eta 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira Labriteko txarteldegian.