600 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko dute bihar, Nafarroan
Euskadiko Goma Gaineko 8x8 Sokatira Txapelketaren 600 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko dute bihar, Nafarroako Artaxoa udalerriko kiroldegian, 17:00etatik aurrera.Hilaren 11n Bermeon izan zen lehen jardunaldia, eta hango eta biharko emaitzekin, erab...
Hilaren 11n Bermeon izan zen lehen jardunaldia, eta hango eta biharko emaitzekin, erabakiko da zein taldek lortzen duten martxoaren 4ko finalerako txartela.
Bermeon Sokarri taldeak lortu zituen puntu gehien, eta haren atzetik Beti Gazte eta Ibarra sailkatu ziren. Murueta A eta Murueta B, berriz, seigarren eta bederatzigarren geratu ziren, hurrenez hurren.
Muruetako bi taldeekin batera talde hauek daude 600 kiloko txapelketan: Sokarri, Abadiño, Beti Gazte, Berriozar, Ñapurrak, Ibarra, Gaztedi eta Txantrea.
Emakumezkoak
Beste alde batetik, emakumezko taldeek bihar ekingo diote 375 kiloko lehiari. Ondoren, martxoaren 4an Lesakan jokatuko dute bigarren jardunaldia, eta martxoaren 11n Laukizen izango da finala.