Laugarren postuan dago, Iñigo Gorostola
Arrietagaz berdinduta. Lehen postuan, berriz, Erik Mendizabal dago, alde nabarmenagaz.
Mutrikuarra erraz nagusitu da orain arte Floridako (Ameriketako Estatu Batuak) Dania Jai Alai pilotalekuan jokatu diren norgehiagoetan. Denboraldi bikaina egiten ari da, eta 72 kiniela irabazi ditu dagoeneko. Sailkapen nagusian bigarrena Iñaki Urbieta zumaiarra da, 47 garaipen lortuta, eta David Iturbide da hirugarrena, 46 kiniela irabazita.
Erik Mendizabal mutrikuarra.
Argazkia: Bo Chambers.
Urtea hastearekin batera hasi zen Denboraldiko Txapelketan (Championship Season) jaun eta jabe da mutrikuarra, bai bakarka eta baita bikoteka ere. Apirilaren erdialdean amaituko da txapelketa, eta horrela jarraituz gero, Hiruko Koroa irabazteko aukera asko dituela jakitera eman dute Jai Alaiko arduradunek. “Pilotari bikaina da, eta are gehiago kinieletarako, bere erregulartasunagatik, iraunkortasunagatik eta hainbat jokotan erakutsi duen nagusitasunagatik. Denboraldiko Txapelketa amaitzeko bi hilabete falta badira ere, beste Hiruko Koroa sari bat irabazteko bidean da mutrikuarra”.
Banakako Txapelketan (Singles Championship) ere lehen postuan da Mendizabal, 15 garaipen lortuta. Aimar Aldazabal berriatuarra ere joku ederra ari da erakusten, eta bigarren doa 9 garaipen lortuta. Hirugarren, berriz, Jon Zulaika doa, 8 garaipen lortuta.
Bikotekako Txapelketan ere, mutrikuarra aurrelari onenen artean dago; 16 garaipen lortu ditu bikoteka. Atzetik Zulaika eta Jairo Baroja daude, 6 garaipen lortuta. Atzelarien artean, berriz, lehia berdinduagoa dago. Momentu honetan atzelaririk onena Mikel Amigorena da, 8 kinielarekin. Atzetik dira Alberto Ochoa eta Iñaki Garcia, hurrenez hurren, 7 kinielarekin.