Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek azken hilabeteetan udalak egindako kudeaketen berri eman zuen herenegun, Nestor Basterretxea aretoan egindako agerraldian. Datozen hilabeteerako aurreikusita dauzkaten proiektuen berri ere eman zuen. Horretan,
2017rako aurreikusten den aurrekontuaren berri eman zuen. Esan zuenez,
17.900.000 euroko diru sarrerak aurreikusten dituzte; erdia Udalkutxatik jasotzen da.
Bideguren eta udal gobernuko kideak herenegungo agerraldian
«Udalkutxatik 9,7 milioi jasoko ditugula esan digute, hala ere, 9 milioi jarri ditugu aurrekontuan. Gerora, itzuli beharra badaukagu, ezustekoa txikiagoa izan dadin», esan du Bidegurenek. Era berean, aurtengo aurrekontuan
ezohiko diru sarrerak egotea aurreikusi dute: «678.000 euroko zorra jasoko da sarrera urbanistiko batengatik, eta, 405.000 euro, berriz, eraikinen gaineko zergatik». Aurrekontuaren %3 amortizazio eta interesak ordaintzera bideratuko da, hau da, 592.000 euro. Oraindik, baina, aurrekontua ez dago onartuta; gainontzeko alderdiekin negozioatzen ari dira.
2017an, gainera,
udaletxea berreraikitzeko bigarren faseari ekingo diotela jainarazi zuen Bidegurenek: «Bizkaiko Foru Aldundiak aurrekontuan sartu duen diru partidagaz, udalak aurrekontuan sartu duenagaz eta aseguruen diruagaz udaletxea zarratzeko lanak egingo ditugu».
Ondarea zaintzeko eta berreskuratzeko lanen garrantzia ere aipatu zuen agerraldian, eta
Ortube ontzian
Ortuberen lagunak taldea egiten ari den lana goraipatu zuen. Horren harira,
Nautika eskolagaz hitzarmen bat sinatzea aurreikusten dutela aurreratu zuen, «ikasleek
Ortube berreskuratzeko lanetan praktikak egin ahal izateko».
Beste alde batetik, Bidegurenek jakinarazi duenez,
zerbitzu sozialen plangintza estrategikora egokitzeko lanetan ari dira udalean: «Lan horretan, zaharren egoitzaren eskumenen transferentzia da zailtasun handiena duena, eta hori lortzeko buru belarri ari gara aldundiarekin, bere eskumena baita. Foru aldundiak zaharren egoitzako kostua bere gain hartuko balu, guk, gaur egun horretara bideratzen dugun diru hori, politika sozialak indartzera bideratuko genuke».
Iriste erraztasuna, erronka
Berdintasun politiken baitan, berriz, 2017an,
Emakumeen Kontseilua eratzea aurreikusten dute, eta
berdintasun agente bat kontratatuko dute.
Beste alde batetik, udalaren
erronketako bat, iriste erraztasuna dela aipatu zuen, herritarren bizi kalitatea hobetu aldera. Batez ere, Zarragoitxi, Itxasbegi eta Kurtzio inguruetako arazoak nabarmendu zituen. «Interbentzio eta inbertsio ezberdinak eskatzen dituzten arren, proiektu guztiak dira lehentasunezkoak. Beraz, aurrekoentuetan diru partida bat bideratu da iriste erraztasuna hobetzera», esan zuen.
Bizi kalitatea hobetzeko beste modu bat kirola bultzatzea dela azaldu zuen. Berritasun modura, aipatu zuen, herritarren premien araberako i
bilbide osasuntsuak prestatzen ari direla.
Turismoa erakartzeko lana. Bermeo sozioekonomikoki indartzeko egindako lanaren barruan, beste alde batetik, azken aldian turismoa erakartzeko egindako lana nabarmendu zuen. Ondorioz, 2016an Turismo Bulegoak azken 16 urteetako daturik onenak eduki zituela azaldu zuen.
Gaztelugatxeko San Juanen arrakasta ere aipatu zuen; «modan dago». Hala ere, gune horretan «gauza asko hobetzeko» daudela dio: «Aldundiagaz lanean ari gara. Gaztelugatxeko San Juango Jarduketa Plan Integrala egiteko 550.000 euroko partida bideratuko dute.
Lehen mailako zerbitzuak eman beharko genituzke».
Kultura eta euskara arloan egiten den lana ere gogoan izan zuen: «Euskararen kale neurketaren emaitzen zain gaude, martxorako aurreikusten ditugu». Kultura arloan, berriz, martxoaren 5eko hitzordua gogorarazi zuen. Itsas gudarien egunaren 80. urteurrenaren harira, Eusko Jaurlaritzak, Bermeoko Udalak eta Matxitxako Elkarteak ekintza bateratua egingo baitute.