Guztia egina dagoela pentsatu arren, ez du inork egiten, norberak baino. Eginda dago
odol emaileak dauden neurrian,
odola ematen joaten diren neurrian, odol hori onartzen duten neurrian, eta, azken finean, prozesu guztia martxan dagoen neurrian. Prozesu hori martxan jartzeko, baina,
borondatea da funtsa. Eta inoren borondatearen menpe gaude beti. Hala dio Gernika-Lumoko Odolkideak elkarteko Amagoia Lopez de Larruzeak.
Autonahikoduna izatea da Euskadiko Odol Emaileen Elkartearen helburua; alegia, bertoko ospitaletako
odol-beharrizanak asetzeko behar beste odol lortzeaz arduratzen da elkartea, eta «zorionez», urteetan daukate lortuta hori Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak, Lopez de Larruzeak dioenez.
Herritar bat odola ematen, Gernikan
Batzuetan, bertotik
kanpora ere bidali izan dutela ziurtatu du. Azken urteetan, gainera, odolaren inguruko protokoloak aldatu egin direla azaldu du, eta lehen baino odol gutxiago erabiltzen dutela ebakuntzetan eta ospitaletako beharrizanetan. Halaber, egun badira odola hobeto erabiltzeko protokoloak ere. Azken finean,
beharrizana dutenen eta emaileen arteko oreka bat mantentzean dago gakoa; «ez baita irtenbidea asko hartzea, gero bota egin behar bada». Oro har, urteko edozein momentutan egoten da odolaren beharrizana, eta horregatik egoten da odola emateko autobusa leku batean zein bestean. Araban eta Gipuzkoan Bizkaian baino odol gehiago ematen dute herritarrek, eta, hartara, Bizkaiko maila orekatzea lortzen dute. Herri handietan zailagoa izaten da odol emaileak lortzea, eta hori urteetako joera dela dio Lopez de Larruzeak. Bestalde, Busturialdean, esaterako, Gernikari lotuta dauden inguruko herrietakoek (alegia, Kortezubi, Ajangiz, Foru, Arratzu, Muxika), oro har, odol gehiago ematen dute, gainontzekoetakoek baino; «beharbada, Gernika gertuago daukatelako izango da».
Oro har, urteko edozein momentutan egoten da odolaren beharrizana, eta horregatik egoten da odola emateko autobusa leku batean zein bestean.
Odol emate ugarienak. Datuei erreparatuta, Busturialdean,
Gernika-Lumon egiten dira odol emate
ugarienak (1.185).
Hala ere, badira beharrizan horiek areagotzen diren zenbait garai; urtarrilean eta udaran, esaterako. Gaixotasunek gora egiten dute orduan –gripearen epidemia egoten da, esaterako, urteko lehenengo hilabetean– eta erreserba gutxi geratzen dira biltegian. Hala, momentu larri eta estu horietan dei berezia egiten diete herritarrei –odol emaile direnei zein inoiz eman ez dutenei ere– , odola ematera joateko gonbidapena eginez. Joan den urtarrilaren 16an egin zuen, adibidez, Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak dei berezia. Odol emaileei gogorarazi zien egun horietan odola emateak duen garrantzia zein handia den. Izan ere, osasun sistemarako «hain beharrezkoak diren» odol osagaien erreserbak hobetzea zuten helburu.
Odola emateko autobusa
Deiari erantzun ona. Hiru aste beranduago, denbora tarte horretan izandako odol emateei buruzko balorazioa egin du Euskadiko elkarteak. Hala, eskaera bereziari jarraituz, tarte horretan odola eman duten odol emaile guztiei eskerrak eman dizkie, «beraien emanaldi altruista eta solidarioari esker, urtarrilean gure ospitaletan izan dugun odol eskaera handiago honi erantzun eta gure erreserbak apurtxo bat hobetu ahal izan ditugulako». Hiru aste horietan, guztira, 6.459 odol emate egon dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta eguneko batez besteko emanaldi kopurua 430ekoa izan da –Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eguneko 400 odol emate behar izaten dira–. Emaile berriak ere izan dira; hain justu, 596.
Emanaldi altruista eta solidarioari esker, urtarrilean ospitaletan izan den odol eskaera handiagoari erantzun ahal izan diote.
Gainera,
iazkoagaz alderatuta, eta sasoi bera kontuan hartuta,
% 15,5 emate gehiago egon direla jakinarazi du. Bestalde, ospitalek kontsumitutako odol-osagaiak ere nabarmen areagotu direla azaldu du; urtarrilean, esaterako, 8213 osagai kontsumitu dira, 2016ko urtarrilean baino 443 gehiago. Odol emaileen arteko esparrua anitza eta zabala den heinean, odola behar izaten dutenen arteko egoera ere beretsua izaten da. Beraz, alde bata eta bestearen artean, oreka mantentzen da. Hala ere, izaten da odol mota jakin baten beharrizana ere zenbait unetan, eta, horrelakoetan, dei berezia egiten zaie odol mota hori daukatenei.
Elkartasunezko keinu. Era batekoa zein bestekoa, odolaren beharrizana urtaro guztietan izaten da, eta gizarteko beharrizan hori betetze aldera joaten da herritarra odola ematera, elkartasunez. Odola ematera doanak ez du jakiten norentzako emango duen, baina jakin badaki, ordea, beharrizana daukan norbaitentzako izango dela. Odolkideak elkarteko kidearen ustez,
«gauza ona» da o
dola ematearena; gainera, uste du «bakea» ematen diola norbere buruari, «poztasuna» ematen diola. Halaber, odola sarri ematea emailea bera
osasuntsu dagoenaren seinale ere badela dio; gaixorik dagoenak ezin izaten baitu odolik eman. Eta odola jasotzen eta ematen duenaren artean sortzen den lotura nabarmendu du; «batak bestea elkar ezagutzen ez badute ere».
Odola sarri ematea emailea bera osasuntsu dagoenaren seinale ere badela dio Odolkideak elkarteko Amagoia Lopez de Larruzeak.
Odol hori jasotzen dutenak, berriz, «zorretan» sentitzen omen dira askotan. Pertsona batek inoiz odola behar izan badu, sarri askotan, horien senide eta lagunak izaten dira odola ematearen ardura hartzen dutenak. Eta kontzientzia piztu egiten da holakoetan, Lopez de Larruzeak dioenez. Pertsonek, baina,
adinean gora egiten dute, eta o
dol-emaileak zahartzen joaten dira; hori dela eta,
emaile berrien beharrizana egoten da. Horregatik, ohiko emaile zein oraindik ere emaile ez diren horiek odola ematera animatu dituzte; hartara, «erreserbak hobetzen jarraitzeko eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ospitaletan datozen hilabeteetan handitzen joan daitekeen odol osagaien eskaerari erantzuteko».
DATUAK
- Ea. Odol emateak: 11. Odol emaileak: 11.
- Gernika-Lumo (Rhointer S.A.). Odol emateak: 17. Odol emaileak: 10.
- Gernika-Lumo (Maier Kop.). Odol emateak: 86. Odol emaileak: 56.
- Gernika-Lumo (Losal Laminaciones S.A.). Odol emateak: 23. Odol emaileak: 11.
- Gernika-Lumo (Artekale). Odol emateak: 1.059. Odol emaileak: 572.
- Bermeo (Nautika Eskola). Odol emateak: 12. Odol emaileak: 12.
- Bermeo (Lamera). Odol emateak: 417. Odol emaileak: 260.
- Mundaka. Odol emateak: 84. Odol emaileak: 66.