Gurasoei zuzenduriko heziketa saioa egingo dute gaur, Mutrikun
Mutrikuko Herri Koordinazio Sareak antolatuta, gurasoei zuzenduriko Helduen esku hartzea adin txikikoen arteko gatazketan heziketa saioa egingo dute, gaur, 18:30ean, Zabielen.Adierazi dutenez, Segurtasun Saileko kideak arduratuko dira ordu eta erdi ira...
Adierazi dutenez, Segurtasun Saileko kideak arduratuko dira ordu eta erdi iraungo duen saioaz. «Aurkezpena eta proiekzioa euskaraz izango dira. Azalpenak, berriz, gazteleraz emango dituzte».
Udal gobernuko ordezkariek, udal langile eta teknikariek, kale hezitzaileek, herriko hiru ikastetxeetako zuzendaritza taldeak, Segurtasun Sailak eta Mutrikuko Osasun Zentroko langileez osatutako lantaldea da, hain zuzen ere, Herriko Koordinazio Sarea.
Orain gutxi sortu da taldea, eta aurrera begira beste hainbat heziketa saio antolatuko dituztela nabarmendu dute. Azaldu dutenez, saioak hiru ataletan banatuta egingo dituzte; alde batetik, herriko hezitzaile formal eta ez formalei zuzendutakoak, bestetik, haurrei eta gazteei zuzendutakoak, eta azkenik, gurasoei zuzendutakoak.