Torturaren aurka, elkarretaratzea egingo dute gaur Bermeon
Gaur, otsailaren 13a, torturaren aurkako eguna izanik, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ekimenak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat herritan. Ekimenekin bat eginez, elkarretaratzea deitu dute Bermeon ere.
19:30ean egingo dute elkarretaratzea, Kasinoaren aurrean.