'Berdin dio' liburua landuko dute barikuko irakurleen txokoan
Hileko hirugarren barikua izanik, Bermeoko irakurleen txokoko parte hartzaileek hitzordua dute barikuan. Oraingoan, Agota Kristof idazlearen Berdin dio liburuaz ariko dira. Parte hartu gura duten horiek, hilero modura, liburutegian bertan eskatu ahalko dute liburua. Ondoren, barikurako irakurrita eroan beharko dute, Alaine Agirre idazle bermeotarrarekin liburuaz berba egin ahal izateko.
Parte hartzaileek 18:30ean egon beharko dute udal liburutegiko hirugarren solairuan.
Agota Kristof idazleak gogeita bost kontakizun labur bildu ditu Berdin dio bere azken liburuan. Kontakizunetako gertakizunak giro arrotz batean igarotzen dira; baina, aldi berean, modu hunkigarrian bitxiki bilduak ageri dira pertsonaiak eta egoerak. Diotenez, “euskal irakurleari, ez zaio hain arrotz egingo Kristofen kontatzeko modua”.