Hamargarrenera iritsi da Demikuko mendi martxa, eta beste behin ere
“arrakastatsua” izen dela azaldu dute antolatzaileek.
Ibiltariak martxa egiten. Argazkia: Aintzane Ibar
Oraingoan ere, bi ibilbide izan dituzte ibiltariek aukeran: 25 kilometroko luzea, batetik, eta 12 kilometroko laburra, bestetik.
Bi ibilbideak kontuan izanik, ia 300 lagunek parte hartu zuten atzoko martxan.
Mendizaleak “oso gustura” eta “gogotsu” egon zirela jakinarazi dute antolatzaileek, “eta horrek, aurrera jarraitzeko asko animatzen gaitu”, esan dute.