Astelehenean hasita, EH Bilduk Picassoren Gernika margolana Gernika-Lumora ekartzeko eskaria egingo du Euskal Herriko udalerrietan. Mozioa aurkeztuko du horretarako. Gaur Gernika-Lumon egin duten agerraldian azaldu dutenez, margolan horrek EH Bildurentzat esanahi berezia dauka. Jasone Agirre legebiltzarkideak esan du Pablo Picassok koadroa margotu zuenetik mundu zabalean egin dela ezaguna “gerra eta herritarren zapalkuntza salatzen dituelako”, eta EH Bilduk balio guzti horiekin bat egiten duela esan du Agirrek.
Legebiltzarkidearen esanetan, Picassoren margolanak ez du zentzurik Gernikari lotuta ez badago, “herri horrek sufritu zuelako margolan horrek salatzen duena. Horregatik uste dugu Picassoren Gernikak Gernikan egon behar duela”, aipatu du. Agirrek gaineratu du askotan egin dutela eskari hori, baina Madrileko gobernu ezberdinek beti ezezkoa eman dutela, eta horretarako arrazoi teknikoak argudiatzen dituztela. “Hala ere, guk uste dugu Euskal Herriko erakundeek badutela nahikoa gaitasun teknikoa margolan hori Gernikara ekartzeko”, esan du. Hala, Agirrek esan du Espainiako Gobernuak “interes ekonomikoa eta politikoa” duela margolana Madrilen geratu dadin.
Udalerrietan ez ezik, Batzar Nagusietan, Gasteiz eta Iruñeko parlamentuetan eta Madrilen ere aurkeztuko dute mozioa.
Hain zuzen, lau eskaera jasoko ditu EH Bilduk udaletan aurkeztuko duen mozioak:
Udalek adieraztea Gernikako herriaren aurka 1937an egindako sarraskian oinarritutako Picassoren Gernika margolanaren kokapen egokiena Gernika-Lumo dela. Hala, Gernika Gernikara ekartzeko eskaera formala luza diezaien Espainiako Gobernuari eta Kultura Ministeritzari.
Eusko Jaurlaritzari dei egitea Picassoren Gernika Gernikan kokatu ahal izateko beharrezkoak diren urrats instituzionalak eman ditzatela. Baita ere, margolan hori Gernikan kokatzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta egokitzapen lanetan laguntzeko ere.
Erakundeek bere egitea Picassok margolanarekin mundu guztira zabaldu nahi izan zuen salaketa, herrien zein giza eskubideen aurkako zapalketa, gerra eta genozidioaren salaketaren ozenenarekin.
Udal bakoitzak onartutakoaren barri ematea Eusko Jaurlaritzari, Espainiako Gobernuari eta Kultura ministeritzari.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.