Goma Gaineko 600 kiloko lehen jardunaldia jokatuko dute Bermeon, bihar
Euskadiko Goma Gaineko 8x8 Sokatira Txapelketaren saioa 17:00etan hasiko da, Artza frontoian. Aurreko asteburuan bertan behera utzi zuten 640 kiloko finala etzi lehiatuko dute LaukizenMurueta Taldeko sokatiralariek hitzordu bikoitza dute asteburuan. Al...
Euskadiko Goma Gaineko 8×8 Sokatira Txapelketaren saioa 17:00etan hasiko da, Artza frontoian. Aurreko asteburuan bertan behera utzi zuten 640 kiloko finala etzi lehiatuko dute Laukizen
Murueta Taldeko sokatiralariek hitzordu bikoitza dute asteburuan. Alde batetik, bihar Bermeon hasiko da Euskadiko Goma Gaineko 600 kiloko lehia, eta etzi, berriz, aurreko astean bertan behera utzi zuten 640 kiloko finala jokatuko dute Laukizen.600 kiloko lehen jardunaldia 17:00etatik aurrera lehiatuko dute, Artza frontoian. 11 talde hauek ariko dira nor baino nor gehiago: Murueta A, Murueta B, Abadiño, Beti Gazte, Berriozar, Ñapurrak, Ibarra, Gaztedi, Txantrea, Sokarri eta 6 Conceyos.
600 kiloko hurrengo saioak Nafarroan jokatuko dituzte. Bigarren jardunaldia hilaren 25ean izango da Artaxoan, eta finala Lesakan jokatuko dute, martxoaren 4an.
Bestalde, emakumezko taldeek Artaxoan ekingo diote 375 kiloko lehiari, eta Lesakan jokatu ostean, martxoaren 11n Laukizen izango da kategoria horretako finala.
640 kiloko finala
Bestalde, domekan 11:30ean hasiko da 640 kiloko finala, Laukizen.
Aurreko zapatuan sokatiralari batzuen arau hauste baten ondorioz, bertan behera utzi zuten, eta, etzi, printzipioz, finalera sailkatutako sei taldeek jokatuko dute: Murueta A, Sokarri, Ibarra, Gaztedi, Beti Gazte eta Zuraide.
Euskal HERRIKO Herri Kirol Federazioak zehaztu dutenez, diziplina batzordearen epaile bakarraren esku dago ebazpena. Atzo HITZA ixteko orduan erabakia hartu barik zegoen.