Sahara bidaltzeko elikagai kanpainagaz jarraitzen dute Ean
GIZARTEA // Lea-Artibaiko Sahela elkarteagaz bat eginez, Saharara bidaltzeko elikagai kanpaina martxan da Ean. Zapatuan eta domekan Eskolondon zein Natxituko eta Bedaronako elizpeetan egingo dute bilketa, 12:00etatik 14:00etara. Batez ere, hegaluze lat...
GIZARTEA // Lea-Artibaiko Sahela elkarteagaz bat eginez, Saharara bidaltzeko elikagai kanpaina martxan da Ean. Zapatuan eta domekan Eskolondon zein Natxituko eta Bedaronako elizpeetan egingo dute bilketa, 12:00etatik 14:00etara. Batez ere, hegaluze latak, pasta, azukrea, arroza, garbatzuak, dilistak eta konpresak behar dituzte.