Debabarreneko LABek ponentziak aurkezteko bilera egingo du gaur
LAB sindikatuak IX. Kongresua ospatuko du maiatzaren 25ean eta 26an, Gasteizen. Aurretik, baina, eztabaida prozesu bat egiten ari da delegatu eta afiliatuekin; ponentziak prestatu eta gero, eskualdez eskualde horiek aurkeztu eta eztabaidatzeko bilerak ...
Bestalde, otsailetik maiatza bitartera, oinarri sozial, herritar eta eragileekin hainbat solasaldi ere egingo dira. Horietan, hain justu, ponentzietan jasotzen diren gai nagusien inguruan LABen ikuspegia jendarteratu eta eztabaida soziala bultzatu nahi dira. «Hainbat gairen inguruko solasaldiak antolatuko ditugu: burujabetza prozesua eta aldaketa soziala, sindikalgintzaren ekarpena borroka sozialean eta ekintza sindikal integrala, besteak beste».
Bilera horiekin guztiekin, LABek eredu sindikala birpentsatu nahi du; «aldaketa gauzatzeko erabakiak hartuko ditugu».
Afiliatuen parte hartzea bultzatze aldera, sindikatuak komunikazio bide berriak zabaldu ditu. «Aplikazio telematiko bat jarri dugu martxan. Afiliatuek eskura dute».