San Pedro kofradia zaharreko sutea zerk eragin duen aztertzen ari dira
Ertzaintzak asteon osatuko du sutearen inguruko txostena. Ezbehar pertsonalik egon ez baldin bada ere, kalte material ugari egon dira. Bentaleku zaharraren erreplika egiteko aukera bat egon litekeSan Pedro kofradia zaharreko sutea zerk eragin zuen iker...
Ertzaintzak asteon osatuko du sutearen inguruko txostena. Ezbehar pertsonalik egon ez baldin bada ere, kalte material ugari egon dira. Bentaleku zaharraren erreplika egiteko aukera bat egon liteke
San Pedro kofradia zaharreko sutea zerk eragin zuen ikertzen ari da Ertzaintza. Zapatuan 04:30 aldera jaso zuten larrialdi zerbitzuek abisua, kofradia zaharreko tabernatik kea ateratzen zela esanez. Sutea itzali ostean, segurtasunagatik eraikina itxi zuten.«Gu ez gara sartu, arriskua dago eta. Momentuz, ertzainak sartu dira, eta ikertzen ari dira nondik sortu ote den sua. Ikerketa martxan dago. Zapatu arratsaldean ibili ziren ertzainak eta atzo ere ibili zen ertzainburua. Esan digutenez, jasotako datuekin laister aterako dute txostena», azaldu du Jose Angel Lizardi alkateak.
Ezbehar pertsonalik egon ez baldin bada ere, kalte material ugari egon dira. Taberna erabat kiskalita geratu da, eta goian zegoen Bentalekua museoa ere egoera berean geratu da. «Taberna erre zen, eta justu tabernaren gain-gainean harrapatu zuen Bentalekua ere. Erakusketa zegoen tokia, bestalde, ez dakigu zenbateraino erre den. Egia esan, lurreko egur dena kiskali edo goitik behera erori da. Eskailerak geratu dira bakarrik, eta erakusketa gela ere erre egin dela uste dugu».
Bakarretakoa
Bentalekua erre eta galtzea herritarrentzat ondare galera handia dela azaldu alkateak. «Zumaiakoarekin batera, bentaleku bakarra zen Mutrikukoa».
Aste honetan, hain zuzen ere, Aranzadikoek bentalekua berriztatzen hasteko asmoa zeukaten, zitzak janda zegoen eta.
Alkateak gaineratu duenez, erreplika bat egitea posible izango litzateke. «Aranzadikoek atzo esan zigutenez, erreplika bat egitea aukera egongo litzateke, plano batzuen laguntzarekin. Argazki eta bideo ugari dute, eta sutearen nondik norakoen ikerketa amaitzen denean, erre ez diren piezak batzen hasi nahiko luketela esan digute».