Atzo San Blas eguna ospatu ostean, tostadak prestatzeko goiza izan da gaurkoa, eta eguerdian Axpeko elizpean egin dute txapelketaren sari banaketa ekitaldia.
Bederatzi herritarrek parte hartu dute txapelketan, eta horien tostadak probatzeko aukera izan dute elizpean batu direnek.
Epaimahakideak tostadak probatzen.
Giro ederrean batuta, gozo dastatu dituzte aiezko tostadak, eta beste urte batez maila altua egon dela nabarmendu dute.
Yolanda Agirrek bi lagunentzako bazkaria irabazi du Madariaga Dorretxeko Madaixagane jatetxean. Bigarren saridunak San Kristobal auzoko Sarai ileapaindegian gastatzeko 40 euroko diru saria jaso du.
Yolanda Agirre irabazlea.
Hirugarrenaren eta laugarrenaren artean berdinketa egon da aurten, eta beraz hirugarren sailkatuarentzat zen saria bien artean banatu dute. Goialde tabernan hamaiketako bana irabazi dute.