Saharara bidaltzeko elikagaien kanpaina hasi dute Ean
Lea-Artibaiko Sahela elkarteagaz bat eginez, gaur eta bihar Eskolondon zein Natxituko eta Bedaronako elizpeetan jasoko dituzte.
Sahararrentzat elikagaiak eman gura dituzten eatarrek, 12:00etatik 14:00etara eroan behar dituzte aipatu lekuetara.
Era berean, hurrengo asteburuan (hilak 11 eta 12) ere leku eta ordu berean batuko dituzte herritarren ekarpenak.
Jakitera eman dutenez, batik bat atun latak, pasta, azukrea, arroza, garbatzuak eta dilistak behar dituzte, eta baita konpresak ere.