Kalerik kale eta auzorik auzo, Santa Eskean
Tradizioari eutsiz santa ageda koplak kantatzen dabiltza gaur eskualdeko herri gehienetan. Eztarriak bero, eta makilak eskuan, kalez kale eta etxerik etxe batu dira ume, gazte zein helduak.
Euripean nahiz aterpeak ondo aprobetxatuta, udalerri askotan goiz eta eguerdi partean ibili dira santa eskean, eta beste batzuetan, arratsaldean aterako dira.
ARGAZKI GALERIA (Bermeo, Busturia, Forua, Gernika-Lumo eta Ibarrangelu):