Murueta A taldeak 640 kiloko finala jokatuko du bihar, Erandion
Murueta A taldeak Euskadiko 8x8 Goma Gaineko 640 kiloko finala jokatuko du Erandioko Altzaga kiroldegian, bihar, 17:00etan hasita. Murueta Bk eta Mutrikuk ez dute lortu finalerako sailkatzea.Murueta Agaz batera, talde hauek ariko dira nor baino nor ge...
Murueta Agaz batera, talde hauek ariko dira nor baino nor gehiago: Sokarri, Ibarra, Gaztedi, Beti Gazte eta Zuraide.
Era berean, emakumezkoen 405 kiloko azken jardunaldia jokatuko dute Gaztedik, Ibarrak eta Txantreak.
Aurreko zapatuan Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan lehiatu zituzten aipatu kategorietako bigarren jardunaldiak.
Murueta A izan zen A multzoko onena, eta B multzoan Sokarri nagusitu zen. B multzoan Murueta B bosgarren sailkatu zen, eta haren atzetik geratu zen Mutriku.
Bi multzoetako emaitzak kontuan hartuta, Sokarrik irabazi zuen Idiazabalgo proba. Murueta A bigarren sailkatu zen, eta haren atzetik Ibarra geratu zen. Murueta B azkenaurreko sailkatu zen, eta Mutriku azken.