Bestalde, mutilen Bizkaiko kadeteen finala ere hartuko du Araneko kiroldegiak.
Gazte mailako lehen partida, Urdaibai Eskubaloi Taldeak eta Ereintza Aguaplastek jokatuko dute gaur, 18:30ean. Bi ordu beranduago hasiko da Saieko KE eta Corazonistas taldeen arteko neurketa.
Bihar, etxeko taldeak Corazonistas taldearen kontra jokatuko du 17:00etan.
Domekan, berriz, Corazonistas eta Ereintza Aguaplasten arteko lehia egongo da goizean (10:00), eta eguedian Urdaibai ETak Saiesko KEren kontra jokatuko du.
Igoera fasea jokatuko duten lau taldeen artean, lehenengo eta bigarren sailkatzen direnek lortuko dute Euskal Ligara igotzea.
Bizkaiko finala
Bestalde, mutilen Bizkaiko kadete mailako lehiari dagokionez, Urdaibai Isabel Taldeko eta Eskolapiosen arteko lehen finalerdia 10:45ean hasiko da bihar. Beste finalerdia Loiolaren eta Barakaldoren artekoa izango da, eta horiek 12:30ean hasita jokatuko dute.
Domekan 18:30etatik aurrera lehiatuko dute finala, eta aurretik, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida egongo da.
Bizkaiko finala irabazten duen taldea Gipuzkoako eta Arabako irabazleen kontra lehiatuko da gero, eta partida horietako irabazleek lortuko dute Euskal Ligara igotzeko txartela.
Partiden egutegia:
- Euskadiko gazte mailako igoera fasea:
GAUR:
-18:30: Urdaibai ET – Ereintza Aguaplast
-20:30: Saieko KE La Salle – Corazonistas
BIHAR:
-17:00: Urdaibai ET – Corazonistas
-19:00: Ereintza Aguaplast – Saieko KE La Salle
ETZI:
-10:00: Corazonistas – Ereintza Aguaplast
-12:00: Urdaibai ET – Saieko KE La Salle
- Bizkaiko kadeteak (mutilak)
BIHAR:
-10:45: Urdaibai Isabel – Escolapios
-12:00: Loiola – Barakaldo
ETZI:
-16:30: 3. eta 4. sailkapena
-18:30: Finala