Mikel Alzola gernikarra nagusitu da Kortezubin lehiatutako desafioan
Kortezubiko frontoian giza proba berezia lehiatu zuten zapatuan. 930 harriagaz untza bat zeinek lehenago egin zen erronka, eta Mikel Alzola gernikarra nagusitu zen, desafioa 16 minutu eta 45 segundotan burutu ostean.Haren atzetik, Kortezubiko Eneko Bil...
Haren atzetik, Kortezubiko Eneko Bilbao sailkatu zen; ia 4 minutuko aldea egon zen bien artean; izan ere, 20 minutu eta 35 segundoko denbora egin zuen kortezubitarrak.
Lau probalarik parte hartu zuten deman, baina beste biak erretiratu egin ziren. Erandioko Gorka de la Concepcion untza laurdena eginda zuela erretiratu zen, eta Oskar Perez barakaldarrak lesio baten eraginez lehia utzi zuen, desafioa hasi eta 20 minutu pasatxora.