Jai ugariz beteta datoz, beste urte batez, otsailaren lehen egunak. Kandelario lehenengo, San Blas segidan eta Santa Ageda azkenik. Hala ospatuko dituzte Busturialdeko herritarrek egunotako festak. Bateko zein besteko jarduerekin, aspertzeko aukerarik ere ez dute izango bertoko herrietakoek.
Kandela eskuetan dutela hasiko dira kantuan bihar ume, gazte zein helduak, eta kandela horiei lekukoa igarota, makila eutsiko dute zapatuan kalera abestera ateratzen direnek. Hain zuzen, Bermeoko Demiku auzoan, Busturian eta Gernika-Lumon ospatuko dute Kandelario eguna; Santa Agedako deialdia, berriz, hainbat txokotara ailegatuko da.
Ohikoa den legez, Santa Ageda bezpera baliatuko dute kaleak kantuz apaintzeko; dena den, izango da aurreko egunean zein Santa Ageda egunean bertan kantatuko duenik ere.
Elkarte, talde zein norbanakoek ibiliko dira santa eskean, eta ikasle zein gurasoek ere ez diote hutsik egingo egutegian ondo finkatutako jai horri. Santa Ageda bezpera aurten zapatuan ospatuko bada ere, beraien abestiak eskaintzera aterako dira Busturialdeko ikastola eta ikastetxeetakoak; batzuk barikuan, eta beste batzuk zapatuan.
Kandelario eta Santa Ageda artean, baina, badira bestelako jaiak: sanblasak, hain zuzen ere. Egitarau zabala prestatu dute aurten ere, eta hainbat jardueraz gozatu ahalko dute Bedaronara (Ea) zein Busturira bertaratzen direnek.
EGITARAUA
- Kandelario
Bermeo (Demiku auzoa).
– Bihar, goizean, trikitilariak; 11:30ean, txupin jaurtiketa; 12:00etan, meza nagusia; 12:30ean, luntxa;?ostean, auzokideen arteko ogi txigortu lehiaketa eta sari banaketa.
– Otsailaren 5ean, goizean, trikitilariak; 11:30ean, umeen jolasak; 13:00etan, meza nagusia; 13:30ean, hamaiketakoa.
Busturia. Bihar, 15:45ean, Kandelario abestuko dute eskola aurrean umeek.
Gernika-Lumo. Bihar, 19:30ean, Andra Mari elizatik hasita, herriko umeak kalez kale kantuan ariko dira, kandelak eskuetan.
- San Blas
Ea (Bedarona).
-Otsailaren 3an, 12:00etan, meza nagusia eta kandela, kordoi eta gozokien bedeinkapena; ostean, txokoan hamaiketakoa eta Ramon Lejardiren Kartoiaren olatuak erakusketaren irekiera.
-Otsailaren 4an, 17:30ean, Paperezko zirkua ipuin kontaketa Apika taldearen eskutik umeentzat eta gurasoentzat, txokoan; ondoren, Kartoiaren olatuak erakusketa zabalik egongo da afalordura arte; 19:30ean, banakako eta binakako bolo txapelketa; 21:00etan, herri afaria herriko tabernan eta Esteibar eta Obietak alaitutako afalostea.
-Otsailaren 5ean, 12:00etan, meza nagusia; ostean, Kartoiaren olatuak erakusketa egongo da 14:30ak arte.
Busturia.
– Otsailaren 3an, 12:00etan, meza; 13:00etan, trikitixa kalez kale; 13:30ean, pintxo potea, tabernetan.
– Otsailaren 4an, 13:30ean, Tostada txapelketaren aurkezpena eta sari banaketa, Axpeko elizpean. Sariak:?irabazlearentzat, 100 euroko bazkaria bi pertsonentzat Madariaga Dorretxean, Madaixagane jatetxearen laguntzagaz; bigarrenarentzat 40 euro Sarai ileapandegian gastatzeko; hirugarrenarentzat 20 euro Goialde tabernan hamaiketako bat egiteko.
- Santa Ageda
Ajangiz.
– Otsailaren 4an, 15:00etan, Mendietako plazan.
Arratzu.
– Otsailaren 3an, 19:00etan, Loiolan entsegua.
– Otsailaren 4an: 10:00etan, Eleizalden; 15:00etan, herriko tabernan.
Bermeo. Otsailaren 4an, 12:00etan, Erroxape Emakumeen Elkartea Sancti Spiritus zaharren egoitzan hasiko da santa eskean. Gero, Goiko Plazan hasita, kalez kale ibiliko dira.
Busturia. Otsailaren 4an, 10:30ean, Atxurkulu eta Hirugarren Adineko elkarteen eskutik.
Ea (Natxitua).
-Otsailaren 4an, 11:30ean, Natxituko plazan batu, etxerik etxe koplak abesteko.
-Otsailaren 5ean, 11:00etan, meza; eguerdian, EinGo Kanta eta Dantza taldeagaz trikiti-kantuan; 13:30ean, Ander Elortegi eta Xabat Galletebeitia bertsolarien saioa; 14:45ean, herri bazkaria Ermintxon trikitilariek alaituta (izena Ermintxon eman behar da).
Ereño.
-Otsailaren 4an, 09:30ean, Kabelinatxe dantza taldekoak batuko dira Gabikan, auzoz auzo santa eskean joateko; 15:00etan, Arita Berrin geldialdia egin, eta 18:30ak inguruan bukatuko dute Eleizalden.
Forua. Otsailaren 4an, 10:30ean, udaletxe aurretik.
Gautegiz Arteaga. Otsailaren 4an, 09:00etan, plazatik.
Gernika-Lumo. Otsailaren 4an, 13:00etan, Urdaibai kantagunea abestera aterako da, Eriabarrenatik (Arrien taberna aurretik) hasita.
Ibarrangelu. Otsailaren 4an, 11:00etan, Ibaeta auzoan batuta nagusiak santa eskean (entsegua barikuan, 20:30ean Txuinin); 17:00etan, Elexalden batuta, umeak santa eskean.
Nabarniz. Otsailaren 5ean, 09:00etan, plazatik.