Bizkaiko kirol instalazioetara joateko laguntzak
MORGA // Morgan kiroldegi eta igerilekurik ez dagoela eta, Bizkaiko beste udalerri bateko kirol instalazioetara joan behar izaten diren herritar horientzat diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak. Hala, interesa dutenek otsailaren 28ra arteko e...
MORGA // Morgan kiroldegi eta igerilekurik ez dagoela eta, Bizkaiko beste udalerri bateko kirol instalazioetara joan behar izaten diren herritar horientzat diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak. Hala, interesa dutenek otsailaren 28ra arteko epea dute diru laguntza horiek eskatzeko. Horretarako, Morgako Udaleko Erregistro Orokorrera bertaratu beharko dira. Informazio gehiago nahi duenak Morga Udalaren webgunean jaso ahalko du.