Aritz Aranbururen taldea nagusitu da Red Bull Rivals Txapelketaren lehen saioan
Alde nabarmena egon da lehiakideen artean. Espainiako taldeak 16 puntu lortu ditu, eta Portugalgo taldeak 2 puntu. Illan Urkia mundakarra txapelketa lehiatzen ari da Aranbururen taldeagazZapatuan jokatu zuten Red Bull Rivals Txapelketaren joaneko saioa...
Alde nabarmena egon da lehiakideen artean. Espainiako taldeak 16 puntu lortu ditu, eta Portugalgo taldeak 2 puntu. Illan Urkia mundakarra txapelketa lehiatzen ari da Aranbururen taldeagaz
Zapatuan jokatu zuten Red Bull Rivals Txapelketaren joaneko saioa, eta Espainiako taldea Portugalgoa baino hobetu moldatu zen Europako ezker olatu ezagunenean.Alde nabarmena egon zen bi taldeen artean, eta Espainiako taldea nagusitasunez gailendu zen. Izan ere, Aranbururen taldeak 16 puntu lortu zituen, eta Tiago Pires suflari portugaldarraren taldeak 2 puntu baino ez zituen eskuratu.
Bi taldeetako partaideak bakarka uretaratu ziren lehenengo, eta taldeka egin zuten ondoren bosna olatu surflari bakoitzeko. 25 minutuko kanpora- keta txandak jokatu zituzten.
Bakarkako lehian 7 puntu lortu zituen talde espainiarrak, eta talde portugaldarrak bakarkakoan eskuratu zituen bere 2 puntuak. Ondoren, taldekako lehian jokoan zeuden 9 puntuak Aranbururen taldeak bereganatu zituen.
Surferako baldintza egokiak eduki zituzten parte hartzaileek, eta erakustaldia emateko ondo aprobetxatu zituzten, Mundakan bildutako jendetzaren gozamenerako.
Txapelketan Illan Urkia mundakarra, Gony Zubizarreta, Luis Diaz, Ariane Otxoa eta Eneko Merino daude Aranbururen taldean, eta Piaresen taldea, berriz, surflari hauek osatzen dute: Tomas Hernandez, Vasco Ribeiro, Henrique Pyrrait, Mariana Rocha eta Mica Lourenco.
Mundakako probaren ostean, bi taldeek Portugalgo Ribeira d’Ilhas-en jokatuko dute Red Bull Rivals Txapelketaren bueltako saioa.