Mugikortasunerako programaren bigarren deialdia zabalik dago
Vers un Ecosystème Créatif Transfrontalier: Euroeskualdeko Sorkuntzarako Mugikortasun Programa deritzon egitasmoan parte hartzeko bigarren deialdia zabalik da. Parte hartu nahi duten Debabarreneko artista eta sortzaileek otsailaren 17ra arte dute esk...
Egitasmoa Eusko Jaurlaritzako Aquitaine-Euskadi 2016 proiektuen deialdiko bigarren saioan kokatzen da, eta Jaurlaritzak diruz lagundutako mugikortasun programak 24 gazte 12 lagun eskualde bakoitzeko sortzaileren mugikortasuna ahalbidetuko du Euroeskualdean «ekosistema sortzailea» indartzeko asmoz.
Debegesa Garapen Agentzia ari da proiektuan parte hartzen, Buruntzaldea-Beterri, Getxolan, Inguralde eta Oarsoaldea garapen agentziekin batera.
Elkartruke programaren bidez, parte hartzaileek 2-3 egunetan topaguneak konpartitu, sareak eraiki, ideiak konektatu, sinergiak bilatu eta ideia berrietan elkarlanean aritu ahal izango dute.
Parte hartu nahi duten eskualdeko sortzaileek Debegesaren www.debegesa.eus web orrialdean aurkituko dute programari buruzko informazioa. Hori bai, eskatzaileek enpresa proiektu bat edo sorkuntza-ekintzailetza egitasmo bat abian izan behar dute, honako diziplinetako batean oinarrituta: ikus arteak, ikusentzunezkoak, diseinua, arte grafikoak, teknologia berriak, arkitektura, artisautza, moda eta bitxigintza.