Gernikako industriagunea egokitzeko plana egiteko eskatu du berriro EH Bilduk
Eskualdeko etorkizunaren garapen sozioekonomiko arduratsuari erantzungo dion esku hartze publiko «konprometitua eta konpartitua» eskatu du koalizio abertzaleak2013an Busturialdeko hamar herrik egin legez, Gernikako Ibarra industriagunea egokitzeko Pl...
Eskualdeko etorkizunaren garapen sozioekonomiko arduratsuari erantzungo dion esku hartze publiko «konprometitua eta konpartitua» eskatu du koalizio abertzaleak
2013an Busturialdeko hamar herrik egin legez, Gernikako Ibarra industriagunea egokitzeko Plan Berezia idazteko eskatu du, berriro, Busturialdeko EH Bilduk. Koalizioaren esanetan, plan horrek inguru hori urbanizatzea eta lurzorua prezio interesgarrian eskaintzea ahalbidetuko luke, bigarren sektorea indarberritu asmoz. Busturialdeko EH Bilduren ustez, hori da eskualdea modu orekatuan berreskuratzeko giltzarria.Busturialdeko EH Bilduk proposamen osoa mahaigaineratu zuen duela lau urte, baina oraindik eratzunik ez dutela izan salatu du. Halaber, «proiektuak saltzea erraza dela» salatu du koalizioak. «2015eko urrian Unai Rementeriak Gernikako Ibarra birgaitzeko konpromisoa hartu zuen, eta horretarako beharrezko azterketa eta ikerketak aginduko zituztela adierazi zuen. Rementeriak eta Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok Gernikan Elkartegi bat egingo zutela esan zuten prentsaurrekoan, 8,2 milioi euroko inbertsioa egingo zutela eta 2016ko udarako lanak amaituta leudekela». Hala, «seriotasuna» eskatu du koalizio abertzaleak, eta eskualdeko etorkizunaren garapen sozioekonomiko arduratsuari erantzungo dion esku hartze publiko «konprometitua eta konpartitua» eskatu du.
EH Bilduk, gainera, gogora ekarri du Busturialdea ere krisi ekonomiko latzean murgilduta dagoela, eta gaur egun lana duten herritarren %70 eskualdetik kanpo lan egiten dutela.