Gazte mailako Txapelketa jokatuko dute asteburuan, Bermeon
Mutilen Gazte mailako Eskubaloi Txapelketa hartuko du asteburuan Bermeoko Arane Kiroldegiak.Bihar, 17:30etik aurrera, Urdaibai ET eta Escolapiosen arteko kanporaketagaz hasiko da txapelketa. Gero, 19:30ean hasiko da Loiolaren eta Muskizen arteko partid...
Bihar, 17:30etik aurrera, Urdaibai ET eta Escolapiosen arteko kanporaketagaz hasiko da txapelketa. Gero, 19:30ean hasiko da Loiolaren eta Muskizen arteko partida.
Bi partida horietan nagusitutako taldeek domeka eguerdian jokatuko dute finala. Baina, aurretik, hirugarren eta laugarren sailkatuak erabakitzeko partida egongo da, 10:00etan hasita.