Laia herri mugimenduak antolatuta, faxismoak hildako herritarrakgogoan izango dituzte Busturian, gaur iluntzean egingo duten omenaldi ekitaldian. Altamirako plazan batuko dira, 20:30ean, eta Ahaztuak elkarteak ere parte hartuko du.
1937-2017 Laurogei urte faxismoaren aurka borrokan lemapean omenduko dituzte gaur Busturiko «borrokalari antifaxistak», Holokaustoaren Biktimak GogoratzekoNazioarteko Egunean. Hain zuzen, «Euskal Herriaren alde egindako borrokagatik» omenduko dituztela zehaztu du Laia herri mugimenduak.
Aurten 80 urte beteko dira tropa faxistak Busturian sartu zirenetik, eta, Laia herri mugimenduak azaldu duenez, «horrek, gaur egunera arte iraun duen sufrimendua eragin dio gure herriari». Izan ere, hainbat busturiar fusilatu egin zituztela gogoratu duherri mugimenduak, beste batzuk borrokan hil dira, desagertu egin dira, espetxeratu egin dituzte edota torturatu egin dituzte.
Errefuxiatu guneetan. Horrez gain, beste zenbait herritar faxismoaren aurka borrokatu eta Frantziara alde egin behar izan zutela gogoratu dute gaurko ekitaldiaren antolatzaileek, «eta Frantziara helduta, errefuxiatuentzako eremuetan izan zituzten».
Gaur iluntzean egingo duten ekitaldia herritar horien omenez koa izango da. Horiez gain, Anjel Lekuona, Roman Orbe eta Pedro Arronategiren kasuak ere presente izango dituzte gaurko ekitaldian. Hirurak busturiarrak, eta hirurak ere faxismoaren biktimak dira.
- Anjel Lekuona. (Altamira, 1913 – Flossenburg, 1945). Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu ostean, Frantziara ihes egin eta Gurs-eko errefuxiatu gunean eduki zuten konfinatuta. Naziek atxilo hartu eta, Flossenburgen fusilatu zuten, aliatuak hara sartu baino egun batzuk lehenago.
- Roman Orbe. (San Kristobal, 1914 – ?). Orbek ere Espainiako faxismoaren kontra borrokan aritu zen, zapadoreen batalioi batean. Frantziara alde egin behar izan zuen , eta Gurs-eko kontzentrazio eremuan eduki zuten konfinatuta. han desagertu zen.
- Pedro Arronategi. (Altamira, 1910 – Frantzia, 1945). Telesforo Monzonek sortutako Ertzaintzako kidea izan zen, lehenengo promoziokoa. Frantziara alde egin, eta Gestapok atxilotu zuen. Tuberkulosiarekin gaixotutakoentzako ospitalean utzi zuten preso, eta kutsatuta hil zen. Oraindik, Frantziako herri batean dago lurperatuta.