Preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko sinadurak batzen hasi dira
Lea-Artibaiko eta Busturialdeko enpresa eta industriaguneetako langileak asteon hasi dira bilketagaz. Ekainera arte Euskal Herriko 150.000 langilek ekimenagaz bat egitea dute helburuLea-Artibaiko eta Busturialdeko zenbait enpresetako eta industriagunet...
Lea-Artibaiko eta Busturialdeko enpresa eta industriaguneetako langileak asteon hasi dira bilketagaz. Ekainera arte Euskal Herriko 150.000 langilek ekimenagaz bat egitea dute helburu
Lea-Artibaiko eta Busturialdeko zenbait enpresetako eta industriagunetako langileak sinadurak batzen hasi dira asteon euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko.Euskal Herri osoko 31 langilek Ireki dinamika aurkeztu zuten 2016ko azaroan. Dinamika horren helburua da euskal preso eta iheslariak etxeratze bidean jartzeko eskatzea. Hain zuzen ere, helburu horregaz, Euskal Herriko langileen artean sinadura bilketa egiten hasiko zirela iragarri zuten orduan. Ekainaren 17ra bitartean, Euskal Herri osoko 150.000 langileren sinadurak batzea dute helburu.
«Bost urte pasatu dira ETAk behin betiko su etena iragarri zuenetik, eta oso kezkatuta gaude euskal preso eta iheslarien egoeragaz».
Adierazi dutenez, mundu mailan gertatutako gatazka armatuak konpontze bidean jarri direnean, preso eta iheslariak etxerako bidea hartzen ikusi izan dira: «Guztiak batera, epeka, legediak aldatuz edo aldatu gabe, modu desberdinetan, baina etxerako bidean».
Horren aurrean, euskal preso eta iheslariak ere etxerako bidean jartzeko garaia dela nabarmendu dute. «Langile munduak historikoki erakutsi izan duen eragiteko gaitasunaz baliatu nahi dugu helburu horretan laguntzeko».
Konpromisoa
Lea-Artibai eta Busturialdeko hainbat langilek Ireki dinamikagaz bat egin, eta Ondarroatik Bermeora sinadurak biltzen ari dira.
Besteak beste, aipatu bi eskualdeetan hurrengo lantokietako eta herrietako langile batzuek egin dute bat kanpainagaz: Ondarroako portua, Lekeitio, Cikautxo (Berriatua), Eika (Etxebarria), Nemak (Etxebarria), Markina-Xemein, Maier (Ajangiz), Gernika-Lumo eta Bermeoko industrigunea.
Sinadura eman eta argazkia aterata, langileek Ireki dinamikaren helburuekiko konpromisoa aldarrikatu nahi izan dute. «Lea-Artibai eta Busturialdeko enpresetan ere, langileok preso eta iheslariak etxeratze bidean jartzea bultzatuko dugu».