Herri galdeketa egin ahal izateko 144 sinadura behar dituzte Busturian
Zapatuan eta domekan, Altamiran eta Axpen batu zituzten sinadurak, hurrenez hurren. Egunak zehaztu ez dituzten arren, gehiagotan aterako dira kaleraAsteburuan hasi da Busturiko Gure Esku Dago (GED) herri dinamika apirilaren 2an egin gura duten herri ga...
Zapatuan eta domekan, Altamiran eta Axpen batu zituzten sinadurak, hurrenez hurren. Egunak zehaztu ez dituzten arren, gehiagotan aterako dira kalera
Asteburuan hasi da Busturiko Gure Esku Dago (GED) herri dinamika apirilaren 2an egin gura duten herri galdeketarako sinadurak batzen. Azaldu dutenez, 144 sinadura behar dituzte.Sinadurak hilabetean lortu behar dituztela jakinarazi dute. Sinadura kopurua gainditzea da asmoa, dena dela. «Ahalik-eta gehienak batu gura ditugu», diote GED-ko kideek. Busturian erroldatutako 16 urtetik gorakoek sinatu ahal izango dute erabakitzeko eskubidearen alde.
Sinadura bilketaren lehenengo eguna zapatua izan zen, eta Axpe auzoko plazan eduki zuten busturiarrek horretarako aukera. Asko izan ziren lehenengo egunean erabakitzeko eskubidearen alde sinatzera bertaratu zirenak.
Herritarrez gain, egungo alkate eta zinegotziak, bai eta alkate eta zinegotzi ohiak ere, Axpen egon ziren, eta herri galdeketaren alde sinatu zuten.
Domekan, berriz, Altamirako plazan batu zituzten sinadurak. Azaldu dutenez, aurrerantzean ere egun gehiagotan aterako dira kalera sinadurak batzera; hala ere, oraindik ez dituzte egunak zehaztu.