Undabason egingo du urteko lehenengo jardunaldia Lurgaiak
Urteko lehenengo jardunaldia egingo du urtarrilaren 28an Lurgaia Fundazioak. Hain zuzen, Muxikako Undabaso basoan elkartuko dira egun horretan.Zuhaitz eta zuhaixkak landatuko dituzte Muxikako txoko horretan, baina, horrez gain, mintegi txiki bat eraiki...
Zuhaitz eta zuhaixkak landatuko dituzte Muxikako txoko horretan, baina, horrez gain, mintegi txiki bat eraikiko dute, landatu aurretik eremura egokitu daitezen. Halaber, anfibioentzako putzuak txukunduko dituzte, eta zuhaitz eta zuhaixkei babesgarriak jarriko dizkiete.
Urtarrilaren 28ko 09:30ean jarri dute ordua, Ibarruriko eliza aurreko aparkalekuan. Asmoa egun osoan lanean jardutea bada ere, eguerdian etenaldia egingo dute, zerbait jateko.
Parte hartu nahi dutenek aurretiaz eman beharko dute izena, info@lurgaia.org helbidera mezua bidalita edota 94-657 61 10 zein 606 14 18 37 telefonoak erabiliz. Ohi legez, fundazioa bera arduratuko da lanerako beharrezkoa den materiala eramateaz.