Lehenengo aldiz,
Senegalgo sinboloa den baobab zuhaitza landatu dute Gernika-Lumon. Moussa Seyek –argazkian, erdian– Senegaldik (Afrika) ekarri zizkion zuhaitz horren haziak Jose Mari Elorduiri –ezkerretik bigarrena–, eta azken horrek lau urtez loreontzi baten eduki du landatuta.
Senegalgo sinboloa den baobab zuhaitzaren landaketan, Jose Mari Gorroño, Jose Mari Elordui eta Moussa Seye.
Zuhaitza zertxobait hazi da, eta herrian landatzeko momentu egokia ikusi dute. Hala, berau landatzeko leku «aproposena» bilatzen aritu izan dira, ipar haizea ekidinez, besteak beste. Azkenean,
Iturriondo plazatik gertu landatu dute.
Haziak Afrikatik ekarritakoak badira ere,
zuhaitza Gernika-Lumon jaio dela jakitera eman du Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak, eta leku berean, «sendotzea eta haztea» gura dutela gaineratu du.
Zuhaitz mota horiek «oso handiak» egiten direla azaldu du Seyek, eta horien adar eta hostoek egiten duten gerizpea ere itzela izaten dela nabarmendu du. Baobab zuhaitzen iraupena ere, luzea izaten da: «
1.000 urtera arteko iraupena izaten dutela diote» aipatu du Elorduik.