Azken hamarkadetan presoen eskubideen aldarrikapena presente egon da Gernika-Lumoko Olentzero eta Mari Domingiren kalejiran. 40 urte beteko liratekeenean, baina, kalejira antolatzeaz arduratzen zen elkarteak ez du laguntzarik jasoko, eta udalak antolatuko du. Arrazoia presoen eskubideen aldeko ikurra erakustea dela salatu du Lau Hortz taldeak; umeak, Olentzero eta politika nahasten direlakoan.
Presoen edo preso ohien alabak dira Malen Arronategi, Amaiur Zugadi eta Maddi Amezaga. Haien esanetan, helduak dira gauza bat edo beste politikarekin nahasten dutenak. «Aita eta amaren argazkiak Olentzerorekin ikustea ez da gauza politiko bat bakarrik. Norberaren kriterioaren araberakoa dela uste dut, baina ume ginenean ez ginen kontziente horretaz», dio Amezagak. Zugadiren iritziz, presoen argazkiak ondoan daudela ume bat Olentzeroren altzoan egoteak ez du ume bat politizatuko. «Gure jarrerak askotan eramaten gaitu umeak tontotzat hartzera, baina kapaz dira gauza horiek ulertzeko, eta naturaltasun osoz hartzen dituzte, gainera. Ez bakarrik aita edo ama denean, baita zure lagunaren gurasoak direnean ere. Gauzak, ulertuta, beste modu batera ikusten dira», gaineratu du Amezagak.
Gabonetan baino, egunerokotasunean, eskolan, somatzen nuen gehiago gurasoen falta. Ume batek aitagaz edo amagaz izan dezakeen harreman estu hori botatzen nuen faltan”.
Etxean, hasiera batetik gauzak argi azaldu dizkietela diote hirurek, eta zalantzan jarri beharrean, errealitatea onartu zutela diote. «Txikitan Olentzerori eskatzen genion aita eta ama etxera ekartzeko, baina handitzen zoazen heinean badakizu ez dela gertatuko, ez direla etorriko. Nik ez dut oroitzen gauza traumatiko bat legez. Gabonetan baino, egunerokotasunean, eskolan, somatzen nuen gehiago gurasoen falta. Ume batek aitagaz edo amagaz izan dezakeen harreman estu hori botatzen nuen faltan», dio Zugadik.
Amezagaren kasuan, gainera, eskola sasoia «gogorra» izan zela dio. «Ni politikoki hezi egin naute etxean, baina nire lagunek ez zuten ulertzen. Zazpi urte nituela kartzeleratu zuten aita, eta nire klasekideen ustea zen kartzelara gaiztoak zihoazela. Ez zuten nire moduan ikusten, eta oso txarto pasatu nuen nire aitaren egoera azaltzen klasekideen aurrean», dio. Zugadik eta Arronategik diote euren ingurukoekin naturaltasunez hitz egin dutela gurasoen kartzeleratzeari buruz, eta babestuta sentitu direla. «Gu zortzi ginen klasean eta familia bat bezalakoa ginen», dio Zugadik. Hala ere, gaia isilarazteak diskrimazioa ekar dezakeela aipatu dute.
Aurten Gabonak asteburuan dira, eta etxean hutsunea handiagoa izango dela, bat edo beste bisitan egongo delako.
Presoen gaia herriratzea. Gaur egun ume eta nagusiek preso eta iheslarien gaia gero eta gutxiago lantzen dutela uste dute, ikuspuntu sozialetik ere ez dela lantzen. «Presoen egoerak okerrera egin du. Beraien eskubideen urraketak gero eta handiagoak dira, baina gaia gero eta gutxiago lantzen da. Gainera, instituzioen oztopo eta jazarpenak pairatu behar ditugu», dio Amezagak.
Olentzero herri osoarengana heltzen da, eta presoen gaia herriratzeko aukera bat zen. Gabonek duten kutsu sentimentala ematen ziola uste dute.
Arronategik gogorarazi du, gainera, aurten Gabonak asteburuan direla, eta etxean hutsunea handiagoa izango da, bat edo beste bisitan egongo delako.