MDK Swim igeriketa proba solidarioa egingo da datorren urtean
Asteon jakitera eman dutenez, MDK Swim itsas zeharkaldia proba solidarioa egingo da datorren urtean, Bermeo eta Mundaka artean. 2.500 metroko itsas zeharkaldia izango da, eta ekainaren 11n lehiatuko dute. 350 igerilarik parte hartu ahalko dute, eta ize...
2.500 metroko itsas zeharkaldia izango da, eta ekainaren 11n lehiatuko dute. 350 igerilarik parte hartu ahalko dute, eta izen ematea datorren urte hasieran zabalduko dute.
Hain zuzen ere, Deporte sin barreras fundaziora bideratuko dute izen emate horietatik lortzen duten diruaren zati bat. Zehatz esateko, izen emate bakoitzetik 5 euro emango dizkiote fundazioari.
Aipatu fundazioak menpekotasun fisikoak edota psikologikoak dituzten pertsonek kirola praktikatzeko aukera izan dezaten lan egiten du.