Julia Lanas Zamakolak gaur eguerdian deklaratu du Gernika-Lumoko epaitegian,
Frankismoaren krimenen aurkako kereila zuzentzen duen Maria Servini epaile argentinarrak hala eskatuta. Frankoren diktaduraren biktimen familiek jarritako salaketa baten harira hasi zen Servini Frankismoko krimenak ikertzen, duela bost bat urte, justizia unibertsalean oinarrituta. Eta Jose Sagarnaren iloba Gorka Sagarnarekin egin bezala, erregua bidali zuen Servinik Gernika-Lumoko epaitegira, Lanasi deklarazioa har ziezaion.
Julia Lanas deklarazioa egitetik atera deneko momentua
Epaitegian, “dena ondo” joan dela aitortu du Lanasek, eta
“lasai” deklaratu duela gaineratu du: “Hori baino txarragoak pasatzera ohituta baikaude”. Hala, “guztia gertatu zen legez” azaldu duela esan du, eta kontatzeko zuen guztia azaltzen utzi diotela aipatu du.
Gaurko deklarazioa “garrantzitsua” izan da Gernika-Lumoko bizilagunarentzat, berak eta bere familiak sufritu behar izan dutena “itzela” izan delako; “sinestezina”. Hori dela eta, bizitako guztia kanpora atera behar dela uste du, eta garai hareek nolakoak izan ziren jakitera eman behar dela.
Behin deklaratuta, aurrera egin behar dela dio; “zerbait aterako da”.
Ibargutxi “pozik”
Oraingoan ere,
epaitegiaren kanpoaldean Josu Ibargutxi Frankismoaren Krimenen Kontrako Euskal Plataformako kidea ere izan da.
Herritarren babesa izan du Julia Lanasek Gernikako epaitegi kanpoaldean
“Pozik” agertu da Ibargutxi gaur Julia Lanasi deklarazioa hartu diotelako; izan ere, aurten beste hiru lagunen lekukotzak jasotzea eskatzen zuten erreguak atzera bota dituzte epaileek. Irailaren 30ean estatuko fiskaltza nagusiak epaitegi guztiei emandako aginduei muzin egin eta aurrera egin dute, behintzat, bi epailek. “Eta horrek adierazten du epaile batzuk estatuan ere kontzientzia gehiagorekin edo ausardia handiagoarekin ari direla frankismoaren inpugnazioa tratatzen. Estatuko epaitegiak hasi dira esaten Serviniren erreguei kasurik ez egiteko,
jakin badakitelako prozedura honek bertan behera utz dezakeela trantsizioaren historia guztia”.
Ibargutxiren ustez, “benetako estatu demokratiko baten” bagina
“estatua bera izan beharko litzateke erantzule”, eta bera izan beharko litzateke hau dena hartuko lukena; “fiskaltza berezi bat ezarri, eta aurrera jarraitu 40 urteko diktadura horretan gertatatu zena argitzeko; alegia, egia guztia jakiteko, eta gero, benetako justizia egiteko”.
Prozedura juridiko batean sartzean, arrisku asko daudenaren jakitun da Ibargutxi, baina
zerbait egiteak merezi duela deritzo; “artzen ez bazara ere, arrisku asko baitago ezer ez egiteko”. Beraz, gai horren inguruan mugitu beharra dagoela uste du. Hala, “estatuak ez duenez bere esku hartzen gai hori,
herri mugimendua izan beharko da esku hartzen duena“, nabarmendu du. Eta hemengo epaitegietara jotzerik ez badago, nazioarteko jurisdikziora joan beharko dela gaineratu du. “Eta ikusiko da hortik zer ateratzen den”.
Lekukotza gehiago
Behintzat,
gauza bat lortu dutela argi du: “frankismoaren inpugnazioa berriz plazaratzea”. Aurten, hamar bat lagunek deklaratu dute, eta aurrera begira,
gehiagoren lekukotzak aireratzea nahi dute; “batez ere, Servini hona etorrita, baina debekatu egin diote”. Argentinako epaileak, gainera, biktimen deklarazioak jasotzeko ez ezik, kaltegileenak jasotzeko erreguak ere eginak ditu.
Deklarazioak iraun duen bitartean, bestalde,
elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek kereila hori ikertzeko dituzten zailtasun eta oztopoak salatzeko. Hala, epaitegiaren kanpoaldean bildu dira Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Aurkako Euskal Plataformako kideek deitutako elkarretaratzeagaz bat eginda.
Elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek frankismoko krimenen aurkako kereila ikertzeko dituzten zailtasun eta oztopoak salatzeko.