Olinpiar joko eta Olinpiar Jolas Bereziak ospatu diren urtea dela aprobetxatuta, Asinsoc elbarriak gizarteratzeko elkarteak bidezkotzat jo du
elkarte eta klubek kirol minoritarioa zein Olinpiada Bereziei dagokien kirola bultzatzeko egiten duten lana saritzea. Izan ere, Busturialdeko elkartearen ustez, “elkarte eta klub horiek egiten dute kirol minoritarioa handi”.
Hala, lehenengo aldiz,
Kiroletako Gainditze eta Bikaintasun sariak emango dizkie “isiltasunean lan egiten duten horiei”.
Guztira, hamar sari banatuko dituzte. Gernika-Lumoko
Sasoie tabernan batuko dira bihar horretarako, eta afaria jaten duten bitartean emango dituzte aipatu sariak. 22:00etatik 00:00etara bitartean, gainera, mariachi-en musikagaz gozatzeko aukera izango dute bertan bilditakoek. Ia 50 bat lagunek eman dute izena afarirako, eta
20:45ean jarri dute elkartzeko ordua.
ASINSOC elkarteko kideak, gaur eman duten prentsaurrekoan
Batetik,
Gernika-Lumoko Kosnoaga Igeriketa Elkarteak jasoko du Gainditzeko Ahaleginari eta Bikaintasunari Kirol saria, “elkartearen egituraren barruan ezinduentzako igeriketa eskuragarriaren alde egiten duten lanagatik”.
Gernika Saski Baloi Kirol Elkarteko zuzendaritza batzordeko kideek ere jasoko dute Asinsoc-en saria, “emakumeen kirola elitean mantentzeko egiten duten ahaleginagatik”.
Bestalde,
Bidaideak Bilbao Bsr Gurpileko Saski Baloi Elkarteak Olinpiada Bereziei dagokien kiroleko elite mailan mantentzearren egindako ahalegina sarituko dute, “oso zaila baita bertan mantentzea”.
Aulki gurpilduneko saskibaloian Bidaideak Bilbao Bsr taldeagaz lehiatzen duten
Asier Garcia Pereiro, David Mouriz Dopico eta Amadou Tijane Diallo jokalariek ere jasoko dute Asinsocen eskutik saria; horren bitartez, Rioko Olinpiar Jolas Berezietan eskuratutako zilarrezko domina ekarriko dute gogora.
1995. urtez geroztik Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan Olinpiada Bereziei dagokien kirola sustatzen aritu izan da
Saiatu Fundazioa, eta mundu mailan erreferentea dela deritzo Asinsoc-ek. Hori dela eta, elkarte horri ere Kiroletako Gainditze eta Bikaintasun saria emango diote.
Beste sarietako bat
Carmelo Intxausti Ormaetxeari emango diote, eta, horren bitartez, Gernika-Lumoko kirol arloko babesleen artean eredugarri izateagatik eskertuko dute. Norbanakoen artean,
Luis Maria Aranburu eta
Txema Alonso ere sarituko dituzte, “kirol egokituan erreferenteak izan direlako”; lehena Bizkaia mailan eta bigarrena Euskadi eta mundu mailan. Ibilbide luze eta oparoa du Alonsok. Gaur egun, Saiatu Fundazioko presidentea da; G
arun-paralitikoen Espainiako federazioko presidentea da; Euskal Federakuntzen egituren sortzailea da, eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioko kidea ere bada.
Bestalde, kirol egokituan, tiro olinpikoko erreferente den
Marcinao Vazquez Caamaño sarituko dute. Azkenik, kirol egokituan
Maria Amparo Herrero Alvarezek egindako beharra eta ahaleginari ere aitorpena egingo diote. 1988 eta 1990 urteen artean Bilboko Ezinduen Kirol Elkarteko ordezkaria izandakoa da Herrero, eta baita Etsaiak elkarteko ordezkaria ere. Halaber, mahai tenisean aritutakoa da; zenbait urtetan Espainiako Txapelketak lehiatutakoa.
Aipatutako horiek guztiek, beraz, bihar 20:45etik aurrera jasoko dute dagozkien saria, Gernika-Lumoko Sasoie tabernan.