Hitzak 11 urte bete ditu gaur. 2005eko abenduaren 15ean kaleratu zuen lehen zenbakia, Busturialdeko albisteak euskara hutsean jasotzen zituen lehen egunkaria. Orduz geroztik, 11 urtetan, hamaikatxo albiste zabaldu ditu. Hain zuzen, 1.133 zenbaki kaleratu zituen Busturialdeko Hitza legez, 2005eko abenduaren 15etik 2010eko azaroaren 4a bitartean. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzarekin bat eginda, 1.076 zenbaki kaleratu ditu gaur arte.
Urteurren honetan, 4 azal konpartitu nahi ditugu zuokin, irakurleekin, babesleekin: 2005eko abenduaren 15ekoa, 2010eko azaroaren 4koa, 2010eko azaroaren 5ekoa eta gaurkoa (2016ko abenduaren 15ekoa).
p001_busturia(1)
p001_busturia(2)
p001_busturia(3)
p001_busturia(4)