Nabarnizek eta Foruak badituzte Gabonetako postal irabazleak
Beste hainbat herritan legez, Gabonetako postal lehiaketa jarri dute martxan Nabarnizen eta Foruan ere. Lanak jasota, jakinarazi dituzte, dagoeneko, lehiaketa bietako irabazleen izenak.Hain zuzen, 11 urteko Onintza Basterretxeak irabazi du Foruko posta...
Hain zuzen, 11 urteko Onintza Basterretxeak irabazi du Foruko postal lehiaketa, eta Endika Lopez Legarretak eta Ariane Maruri Aspiazuk, berriz, Nabarniz-koa.
Nabarnizen, zortzi umeren marrazkiak eta ume bakarren testua jaso dituzte aurtengo lehiaketan. Marrazkien artean, bederatzi urteko Endika Lopezen lana aukeratu dute onena legezz, eta berau izango da, beraz, Ariane Maruri 16 urteko gazteak egindako mezuagaz batera, Gabonak zoriontzeko erabiliko dutena.
Lopezek ipuin ilustratu bat eta Euskeraz bizi gure dot dioen kamiseta bat jaso ditu sari legez, eta Marurik, aldiz, Lopezek bezalako kamiseta eta 60 euro.
Foruan, zazpi lan
Bestalde, zazpi lagunek parte hartu dute aurten Foruko postal lehiaketan, eta horien artean onena aukeratzeko, herritarrek eman dute botoa. Guztira, 138 herritarrek eman dute botoa, eta horietatik 45 jaso ditu Onintza Basterretxeak. Hala, Basterretxearen lana Gabon jaiak zoriontzeko erabiliko du Foruko Udalak, eta baita datorren urteko egutegia hornitzeko ere.