Barikuan batuko da TxarakIE irakurle txokoa, Eskolondon
EA // Beste behin ere, Eako TxarakIE irakurle txokoak saioa egingo du. Hain zuzen, Naomi Wood idazlearen Mrs Hemingway liburua izango dute irakurgai eta eztabaidagai. Solasean ariko dira irakurle txokoan parte hartzen duten literatura zaleak, eta libur...
EA // Beste behin ere, Eako TxarakIE irakurle txokoak saioa egingo du. Hain zuzen, Naomi Wood idazlearen Mrs Hemingway liburua izango dute irakurgai eta eztabaidagai. Solasean ariko dira irakurle txokoan parte hartzen duten literatura zaleak, eta liburuak biltzen duen istorioa izango dute berbagai. Barikuan egingo dute Herrijeri Emon arnasa kultura taldeak antolatzen duen saioa, eta, horretarako, Eako Eskolondon batuko dira, 19:30ean.