Pedalei eragin, eta Gabonetako arbola piztu
Auzolanean apaindu dute ajangiztarrek herriko plaza: zuhaitzen adarrak bildu, eta Gabonetako arbola jarri dute; piñabolak batu eta margotu egin dituzte umeek, eta arbolako argiak bizikleta gainean pizten dituzte.Arbola bai, eta argiak ere bai. Gainont...
Auzolanean apaindu dute ajangiztarrek herriko plaza: zuhaitzen adarrak bildu, eta Gabonetako arbola jarri dute; piñabolak batu eta margotu egin dituzte umeek, eta arbolako argiak bizikleta gainean pizten dituzte.
Arbola bai, eta argiak ere bai. Gainontzeko herrietan legez, Ajangizko plazari Gabonetako itxura eman gura izan diote herritarrek aurten ere. Hala ere, berezia da Ajangizko arbola. Bereziak dira arbolari jarritako apaingarriak. Eta berezia da arbola argiztatzeko modua.Iaz egin legez, plazako zuhaitzak inausi eta adarrak gorde dituzte, Gabonetako arbola egiteko. Adarrak horizontalean jarrita egin zuten iaz Gabonetako arbola. Aurten, baina, itxura aldatu eta bertikalean ipini dituzte. Auzolanean egin dute herriko guraso eta umeek.
Ingurumenagaz bat
Arbola apaintzeko, umeek margotutako piñabolak erabili dituzte. Baina aurtengo arbolaren berezitasun eta berritasunik nabarmenena argiak dira. Argiak eurak, eta arbola argiztatzeko modua. Zuhaitzari lotuta jarri dute bizikleta estatiko bat, eta pedalei eraginez pizten dituzte Gabonetako arbolako argiak. Hala, ingurumena zaindu eta Gabonetan ere iraunkortasunaren aldeko apustua egin dute ajangiztarrek.