Lointek Gernika Bizkaiak 55-62 hartu du mendean Mann-Filter
Lointek Gernika Bizkaia 55-62 nagusitu zitzaion Mann-Filterri domekan.Bi taldeak indartsu zelairatu ziren, eta etxekoen huts egiteak ondo aprobetxatu zituzten Gernika-Lumoko taldeko jokalariek. Jokaldiak ondo irakurrita, 6-9ko markagailuagaz aurretik j...
Bi taldeak indartsu zelairatu ziren, eta etxekoen huts egiteak ondo aprobetxatu zituzten Gernika-Lumoko taldeko jokalariek. Jokaldiak ondo irakurrita, 6-9ko markagailuagaz aurretik jarri ziren.
Etxeko jokalariak eroso jokatzen hasi zirenean, baina, markagailua iraultzea lortu zuten, eta 21-11ko emaitzagaz amaitu zuten lehen laurdena.
Ondoren, aurkariarengan presioa handituta, 0-6ko partziala lortu zuen Lointek Gernika Bizkaiak. Baina etxeko jokalariek ere gogor estutu zituzten Carter, Llorente eta Pina. Hiruko jaurtiketekin min handia egin zuen talde zaragozarrak.
Lau puntuko aldeagaz joan ziren aldageletara (35-31), eta hirugarren laurdena bikain hasi zuen talde gernikarrak. Kantxan bizi, eta batik bat defentsa lan sendoa eginez jokatu zuen. Baina markagailuko alde estuak garaipena edozeinek eskuratu zitekeela adierazten zuen.
Hiru puntuko aldeagaz heldu ziren azken laurdenera (46-49). Partidako azken minutuetan defentsan zein erasoan sendo jokatu zuten Lointek Gernika Bizkaiaren jokalariek.