Ispizuatarrek irabazi dute Trontzako Bizkaiko Promozio Txapelketa
Bermeotar anai-arrebek 4 segundo eta 28 minutuan burutu dute lana. Harrizulatze desafioan Asier Zubiaga Euskadiko azpitxapelduna nagusitu zaio Iker Murueta txapeldunariArkaitz Ispizua eta Batirtze Ispizua bermeotar neba-arrebek irabazi zuten domekan Bi...
Bermeotar anai-arrebek 4 segundo eta 28 minutuan burutu dute lana. Harrizulatze desafioan Asier Zubiaga Euskadiko azpitxapelduna nagusitu zaio Iker Murueta txapeldunari
Arkaitz Ispizua eta Batirtze Ispizua bermeotar neba-arrebek irabazi zuten domekan Bizkaiko Trontzako Talde Mistoen Promozio Txapelketa Arratzun.Sei bikotek lehiatu zuten finala. Hamar zati moztu behar izan zituzten, eta bermeotarrek 4 minutu eta 28 segundotan burutu zuten lana. Horien atzetik Santi Zubizarreta nabarniztarra eta Nerea Egurrola getxoztarra sailkatu ziren, eta Karmele Gisasola eta Jesus Gisasola mallabiarrek osatu zuten podiuma.
Beste hiru bikoteak arratzuarrak izan ziren, eta horiek 7 minutu inguru behar izan zituzten lana burutzeko. Esate baterako, Beñat Obieta gazteenak ere lan ederra egin zuen.
Azpitxapelduna nagusi
Aurretik, Ereñoko Iker Murueta Euskadiko txapeldunaren eta Arratzuko Asier Zubiaga azpitxapeldunaren arteko harrizulatze desafioa egon zen frontoian, eta arratzuarrak irabazi zuen lehia.
Ordu erdiko saioan, 8 zulo eta 11 milimetroko marka lortu zuen Euskadiko azpitxapeldunak. Ereñarrak, berriz, 6 zulo, 11 zentimetro eta 5 milimetro egin zituen.