Bengoetxea VI.ak eta Larunbek lehen puntua lortu dute Lekeition
Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan jokatutako partidan 22-13 irabazi diote Urrutikoetxeari eta Beroizi. Larunbe izan da partidako onena; Galdakaoko atzelariak 30 puntu eskuratu dituBengoetxea VI.ak eta Larunbek Binakako Txapelketako lehen puntua lor...
Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan jokatutako partidan 22-13 irabazi diote Urrutikoetxeari eta Beroizi. Larunbe izan da partidako onena; Galdakaoko atzelariak 30 puntu eskuratu ditu
Bengoetxea VI.ak eta Larunbek Binakako Txapelketako lehen puntua lortu zuten domekan, Lekeitioko Santi Brouard frontoian, Urrutikoetxeari eta Beroizi 22-13 irabazi ostean. Atzean erabaki zen 2. jardunaldiko azken partida. Mikel Larunbek partida bikaina jokatu zuen, onena izan zelarik. Larunbe Beroiz baino gehiago izan zen, eta Bengoetxeak aukerak aprobetxatzen jakin zuen.Hasieratik egin zuten aurrera gorriek, eta abantaila hartzen ahalegindu ziren. Berdinketarako aukera ere izan zuten urdinek, markagailuan 9 eta 8 hurreratu zirelarik, baina Beroizen huts egite batek bertan behera utzi zuen aukera. 13 eta 8ra igaro zen markagailua, eta 15 eta 9ra gero. Urrutikoetxeak, trebe, tantuetan erritmoa jarri bazuen ere, ez zen nahikoa izan gorriak harrapatzeko. Aurrelari biak bikain aritu ziren euren jardunean, eta ikuskizun dotorea eskaini zuten.
Ikusmin handia
Partidaren amaieran, pozik agertu ziren Bengoetxea VI. eta Larunbe txapelketako lehen puntuagaz, bai eta publikoa ere. Ikusmin handia eragin zuen Binakako Txapelketak, eta Lekeitioko frontoia pilotazalez bete zen.
Binakako Txapelketako pilotari onenaren sailkapenari dagokionez, Larunbe izan zen domeka arratsaldeko pilotari onena. Galdakaoko atzelariak 30 puntu eskuratu zituen, eta haren atzetik geratu ziren Urrutikoetxea 22 puntugaz, Bengoetxea VI. ena 20 puntugaz eta Beroiz 8 puntugaz.
Lekeitioko jaialdia beste bi partidak osatu zuten. Binakako Txapelketako lehiaren aurretik Retegi BIk eta Martijak 22 eta 14 irabazi zieten Elordiri eta Tolosari. Txapelketaren ondorengo partidan, berriz, Ugalde eta Erostabe izan ziren nagusi, Dario eta Merinori 18 eta 17 estu bategatik irabazita.